Globalkultura Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzarekin, «Oroimenaren Sareak, 2007» Kontakizun Laburraren Sarirako deialdia egiten du. Helburua herritarren sentsibilizazioarekin jarraitzea da, gure iragana ezagutu eta mantentzeko garrantziaren gainean.
Aro honetan eta toki honetan jaio izanaren aukerak lekuko pribilegiatu bihurtzen gaitu gure herrialdearen Historiaren azken aldian: Industriaren eta merkataritzaren jarduerak azken 100 urteetan izan duten garrantziak, meatzaritzak, ontzigintzak, trenbideak, siderurgiak, ehungintzak, arrantzaren industriak, industria kimikoak, portuen jardunak, merkataritzarenak, nabigazioak, jarduera haietatik geratzen denak, marraztu zen paisai berriak, eta abarrek eratzen dute «Oroimenaren Sareak» izeneko Sari hau.
Globalkultura Elkarteak hurbilen dugun historia berreskuratu nahi du, idazleen begirada arretatsutik aztertuta. Pertsonen istorio onenak, gure ohiturak, gure bizimodua, gure herrialdea, gure ohiturak, ametsak eta lorpenak; mendixka, muino eta mendietatik hasi eta lanabes, itsasontzi, makina, ogibide, fabrika eta baserrietaraino, XX. mendeko Bizkaiko ogibide, objektu eta toki ezberdinetaraino izan ahalko dira kontakizun hauen xede.
Historiaren prozesu horretan parte hartu zutenen zuzeneko lekukotza literarioa erabili eta islatzea sustatzean datza, gure gertueneko iragana eratzen duelako horrek. Gertaerak bizi izan zituztenen oroitzapenean oinarritutako Historia honek iraganaz dakiguna areago dezake, argazki isilei ahotsa jartzean. Hori baliabide bereziki garrantzitsua da oroimena gordetzeko.
Eta oroitzapenak edo sormen literarioa bultzatu eta pizteko, eleberria postal edo argazki batetik abiatuz gauzatzea proposatzen dugu. Globalkultura Elkartearen web orrialdean, 1901 eta 2000 arteko data duten postal batzuk jarri dira, eta parte-hartzaileek horiek erabili ahalko dituzte horien gainean idazteko. Jada argitaratutako argazki batean edo familiaren inguruko argazki batean oinarrituz ere idatzi ahal da.
Parte-hartzaileak: 18 urtetik gorako edozein pertsona. Egile bakoitzak hiru lan
aurkeztu ahalko ditu gehienez, nahiz eta sari bakarra eskuratzeko aukera izango
duen.
Gaia eta aurkezpenaren formatua: oinarriak ikusi
Ereduak: euskara eta gaztelera
Aurkezpen epemuga: 2007ko urriaren 20ean amaitzen da, 14:00etan.
Sariak:
- Euskarazko kontakizun onenari saria: irabazleak 1250 euroko saria jasoko du
dirutan.
- Gaztelerazko kontakizun onenari saria: irabazleak 1250 euroko saria jasoko du
dirutan.
- Eredu bakoitzeko Bederatzi finalisten kontakizunentzako accesita; horiek eta bi
ereduetako irabazleenak kasuan kasuko argitalpenean sartuko dira.
Informazioa eta oinarriak:
GLOBALKULTURA ELKARTEA
5.105 Posta Kutxa
48009 – Bilbo
Tel. eta Faxa: 944 436 411
http://globalkultura.net
info@globalkultura.net
|