LIBURU-MARKAK SORTZEARI

DAGOKION III. SARIA

 

Globalkultura Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundia Kultura Sailaren laguntzarekin, «Liburu-markak sortzeari dagokion III. Saria»  deialdia egiten du.

 

Sari honen xedea gure gizartean ditugun aztura kulturalei buruzko hausnarketa egitea da; hausnarketa horren ardatza hitzezko eta irudizko arte-sorkuntza izango da, eta hori dena liburu-marka batean islatzea, Bizkaian kulturaren arloan ekoizten diren sorkuntza-lanen eretzean bide berria urratu asmoz.

 

Proposamen hori GlobalKultura Elkarteak antolatu dituen jardueretariko bat da. Jarduera horren bidez, sortzailearen izaerari doazkion alderdirik adierazgarrienak jorratu nahi ditugu, irudien eta testuen bitartez (bai euskaraz eta bai gaztelaniaz) eta gai unibertsalen katalogoan elkarrekin lotuz. Gai horiek honakoak izan daitezke: "liburuei diegun maitasuna", "musa eta inspirazioa", "irudimena eta sormena" eta abar. Hasierako eslogana ondokoa izango da: «Atsegin dut...». Eta 2011. urterako proposatu den gaia hau da: «Atsegin dut liburu batek orrialde artean harrapatzen nauenean».

 

Eta irakurzaletasuna bultzatzeko eta pentsamendua sorrarazteko erarik onena da inguruan dugun errealitatea bera sormen-izpiak abian jartzeko aski dela erakustea; izan ere, hori guztia zeharo pizgarri gerta dakiguke gure burua hobeto ezagutu, zenbait gauza ikasi eta sormenaren balore positiboak agerrarazte aldera.

 

Proiektu hau jarduera bakan ez bilakatzea nahi genuke, kultura dinamizatzeko egitarau orokorraren barruan sartu gura baitugu; izan ere, lehen deialdi honetan sortuko diren liburu-markok gure gazteek beren esperientziak edota beren bizitza kultural eta pertsonalaren inguruan dituzten irudipenak eta susmoak adierazten laguntzeko baliatu nahi ditugu.

 


PICA AQUÍ PARA DESCARGAR EL POSTER







© 2005-2016 Globalkultura Elkartea | Posta kutxa/ Apartado 5105 | 48009-Bilbao | Tf.944436411

 Ohar legala / Aviso legal  | Kontaktua/Contacto | Webmaster