«Memoriaren sareak», 2009: Kontaketa laburraren Sariko Epaimahaiaren Akta 
Kontaketa laburraren «Memoriaren sareak» hirugarren sariketaren originalak jasotzeko epea amaituta, 115 pertsona aurkeztu dira, guztira 120 idazlanekin. Euskarazko modalitatean 9 lan eta gaztelaniazkoan 106 aurkeztu dira, baina oinarrietako baldintzak 98k betetzen zituzten.
«Memoriaren sareak» Kontaketa laburraren Sariko Epaimahaian Mariasun Landa Etxebeste, Xabier P. DoCampo, Javier Vizcaíno Nieto, Iban Zaldua González eta Mariasun Gulias Aranburu egon dira.
Epaimahaiak gaztelaniazko atalean honako hauei eman zien finalisten accesita:
Ezizena | Goiburua |
Irene de Lamo | Respirar |
Mayru | El visitante |
Bartleby | El regreso |
Artzaiak | El monaguillo |
Aldebarán | Salustiano Orive, el farmacéutico de la calle Ascao |
R.Serantes | Tarzán y Napoleón |
Sagasti | Las manzanas de la abuela del molino |
Elisa Velasco | Sucedía en el Arenal |
672Imauru | Sebero 1913 |
Hada | El milagro de la playa |
Garoe | El transformador de la General |
Nora H | Santurtzi |
Hautatutako kontakizunen hirugarren bozketa egin ostean, epaimahaiak, gehiengoz, euskarazko ataleko kontakizunaren lehen saria erabaki zuen, inolako accesitik eman barik:
Goiburua | Ezizena | Izen-deiturak | Hiria |
Itsasadarretik Etorkizunera | Olabide | Jose Maria Pérez Pérez | Abanto-Zierbena |
Eta gaztelaniazko ataleko lehen saria, berriz, ondoko honi eman diote:
Goiburua | Ezizena | Izen-deiturak | Hiria |
Respirar | Irene de Lamo | Rocío Romero Peinado | Santurtzi |
Euskarazko kontakizunik onenaren sariaren irabazleak 1.250 euro jasoko ditu.
Gaztelaniazko kontakizunik onenaren sariaren irabazleak 1.250 euro jasoko ditu.
Bi idazlan hauek eta finalista geratu diren gainerako bederatziak argitaratuko dira.
Akta hau Globalkulturaren web orrialdean argitaratuko da, eta partaide guztiei helaraziko zaie.
Bilbon, 2010ko martxoaren hogeita seian






























































